XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERESBILen iharduera.- Hasi zeneko urteetan bezala gaur ere konpositore euskaldunen lanak eta beraiei buruzko dokumentazioa bilduz, era guztietako artxibategiak bisitatuz eta jatorrizko dokumentoak dauden lekuak kontrolatuz dihardu.

Partituren transkripzioak XIX. mendea baino lehenagoko ia musika guztia antzinako grafiaz agertzen da eta horrek zaildu egiten du nabarmen erabiltzaileen lana. Horrek guztiak gaurko grafiara aldatzeko lana eskatzen du eta lan hori ERESBILek zuzentzen duen talde berezi batek egiten du.

Erakunde eta beste edonorentzako partitura-zerbitzua. Merkatuan aurki ez daitezkeen materialen fotokopien bidez burutzen da batez ere. Halaber, salgai ez dagoen musika grabatuaren kopiak ere egiten dira kasetean.

Aholkularitza hainbat arlotan. Jaialdiak Musika Asteak edota euskal gaien inguruko kontzertuak antolatzeko aholkularitza ematen zaio eskatzen duen orori. Gauza bera egiten da parrokietako edota beste hainbat erakundetako musika-fondoak edo artxibategiak ordenatzeko, etab.